Gure
mahastiak
Kantabriako mendilerroaren magaletan, arabar herri desberdinetako aparteko 300 mahasti baino gehiago lantzen ditugu: Eskuernaga, Samaniego, Biasteri, Leza, Mañueta, Nabaridas, Lantziego, Kripan, Bastida eta Eltziegon. Gure mahastien batez besteko adina 50 urte ingurukoa da, hektarea erdia baino txikiagoko batez besteko tamainua dute, asko XX. mendeko 20., 30. eta 40. hamarkadetan landatu ziren.
Mahastien heren bat upategiaren edo gure bazkideen jabetzarenak dira, beste heren bat 2018an erositako upategiaren mahastizainenak dira, eta azken herena mahastirik ez geneukan herrietan dute jatorria. Mahastien jabetza alde batera utzita, mahasti motaren arabera lurzati bakoitza modu bereiztuan kudeatzen dugu.
Arabar
Errioxa
Arabar Errioxa beti izan da Errioxako ardo fresko eta dotereen jatorria. Arabar Errioxako ardoak freskoak, usaintsuak eta zehatzak izan ohi dira, tanino gihartsu baina finekoak.
Arabar Errioxa, Errioxako azaleraren %20 ingurukoa da, Ebro ibaiaren iparraldean kokatuta dago, eta Errioxa jatorrizko deiturako azpieremurik altuena da. Kantabriako mendilerroak haizearen babesa, hotza eta iparraldeko euria eskaintzen dio. Mahasti historiko asko daude, batez beste 50 urtetik gorakoak, eta magaletako terrazetan landatu zirenak. Arabar Errioxako lurzoruak Errioxako lurrak baino askoz kareharrizkoagoak dira, Errioxa Garaiko Sonsierra salbu.
Mahatsaren %90 baino gehiago beltza da, horren %97a aniztazun klonal oso aberatsa duen Tempranillo barietatea izanik. Zalantzarik gabe, Tempranillo barietatearentzat Arabar Errioxa da munduko erreferentzia. Mahatsaren beste %10 zuria da, honen %90 harrigarria den kalitate handiko Viura izanik. Tempranilloa magaletan landatu ohi da, Viura bestalde lurzatietako buruetan.
Gure
Herriak
Gure 300 lursailak Arabar Errioxako gure herri eta kokaleku garrantzitsuenetan daude.
Arabar Errioxako herri bakoitzaren ardoaren nortasuna zehazteko funtsezko faktorea da Mahastiak Kantabria mendilerrotik eta Ebro ibaitik gertu egotea.