
Bideona Tempranillo de Laderas
Tempranillo de Laderas ardoak, batez besteko 30 urte dituzten gure mahasti gazteenetatik datoz. Upategian 9 eta 18 hilabete bitartean ontzen ditugu, eta uztaren arabera egurrezko tinak, formatu handiko erabilitako upelak eta hormigoizko edo altzairu herdoilgaitzezko deposituen konbinazio bat erabiltzen dugu. Ardo hauetan gure Viura eta Tempranillo mahatsaren adierazpena ahalik eta era garbienean errespetatzea dugu helburu. Horregaitik hartzidurako eta egurraren ontze prozesuko aromak ardoan isladatzea ekiditen dugu. Guzti honekin, gastronomikoki moldakorrak eta beraien jatorriaz hitz egiten duten ardoak dira. Uztaren ondorengo lau-bost urteetan gozatzeko pentsatuak daudenak.







