
Bideona Villabuena (V1BN4) Vino de Pueblo
Gure Herriko Ardo sortaren zati bat da Villabuena / Eskuernaga, beharbada, gure udalerrietatik gogokoen duguna. Beti da orekaren adibide bat, gorputz ertain eta edangarritasun apartarekin.
Mahasti-partzelak mendi-hegaletan daude, 500 m inguruko altitudean, Kantabriako mendilerroak ondo babestuta. Eskuernagako mahastien heltzea Biasterin baino beranduagokoa da, baina aldiz Lezako mahastiena baino lehenagokoa. Heltze puntu honek, freskotasunaren, dotoretasunaren eta fruta-kontzentrazio onaren arteko oreka berezia ematen dio Eskuernagako ardoari. Tanino finekin eta ahoan erraztasun harrigarriarekin, usain zehatzak eta puruak erakusten ditu Bideona Villabuena-k, baita gaztea denean ere.







