
Bideona Laguardia (L4GD4)
Vino de Pueblo
Gure herriko ardoetatik delikatuena eta adierazgarriena izan ohi da Laguardia. Bere mahastiak altuak dira, bataz besteko 500m-ko altuerarekin, baina ekialdera esposizio handia dute eta Ebro ibaiaren bailarara begiratzen daude.
Gure herri guztien artetik heltze goiztiarrena izaten dute Laguardiako mahastiek, eta ardoaren emaitza dotoreena eta lurrintsuena izaten da.
Ahoan mamitsuak diren tanino fin eta arinek egiten dute Laguardiako ardoa gastronomikoki erabilera anitzekoa eta jendearentzako hurbilena. Basa-marrubiak eta bioletak gogorarazten dituen aroma-profila delikatua eta loretsua da beti Laguardiako ardoan.







