
Bideona Leza (L3Z4)
Vino de Pueblo
Leza da gure ardorik egituratuena ekoizten duen udalerria. Lezako mahastiak Kantabriako mendilorretik hurbilen daudenak dira eta batez besteko 600m-ko altuerarekin, Eskuernagako mahastiak baino altuago daude landatuta.
Mesoklima hotzagoa eta hezeagoaren ondorioz, beranduago heltzen dira mahastiak eta tanino trinko eta sendoagoak ekoizten dituzte. Lezako ardoak fruta ilunagorantz jotzen du, baia beltza eta konplexutasun belarkara desberdinarekin, ezkaia eta erromeroa gogorarazten dituen aroma-profila emanez.







